Ubuntu sistema erabilgarria




Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketa oinarritutakoa.

Ubunturen gauza onak bere filosofiatik hasten dira. Bere filosofiaren arabera Softwarea jaitsi, exekutatu, kopiatu, banatu, elkarbanatu, aldatu eta hobetzeko aukera izan behar du edozein eratan eta ezer ordaindu gabe. Era berean, softwarea bakoitzak bere hizkuntza erabiltzeko aukera izan beharko du. Filosofia honek euskararen erabilera posible egiteaz gain, softwarearen itzulpenak egiteko tresnak eta baliabideak jartzen ditu; honela Ubuntu osoa eta programa
gehienak euskarara lokalizatuak daude komunitateak egindako lanari esker.
Praktikotasunari begira Ubuntuk gauzak asko errazten ditu.
Instalaturik dakartzan programak, normalean pertsona arrunt batek bere egunerokotasunean erabiliko dituenak dira, Firefox nabigatzailea, Open Office ofimatika paketea, Pidgin berehalako mezularitza tresna, GIMP irudi editorea, bideo eta audio erreproduzigailuak etab. Beraz hasieratik lan egiteko prest dagoen tresna bat dugu. Honetaz gain, zerbait berria instalatu beharko bagenu ez da Windows sistematan bezala bilatu behar, kasu gehienetan Synaptic edo komando bat erabiliz automatikoki instalatzen baita. Hau gutxi balitz gauza espezifikoak egiteko prestatuak dauden banaketak ere badaude (programa sorta
ezberdinak instalatutako Ubuntuak). Edubuntu hezkuntzarako, nUbuntu segurtasun kudeaketarako,Ubuntu Studio audio edizioarentzat etab.
Honi guztiari GNU/Linux sistema orok dituen gauza onak ere baditu trinkotasuna, segurtasuna, errekurtso gutxi eskatzea, software garatzaile komunitate irekia eta zabala eta honek dakarren filosofia parte hartzaile guztia.

Informazioa helbide honetatik hartu dut.

Comentarios

  1. Iturriak aipatu behar dira.

    https://www.lantalan.eus/bestelakoak/ubuntu-sistema-eragilea

    Erabili itzazu irudiak beldur barik

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Plaka basea

Taldean ordenagailu bat montatzeko erronka