Ubuntu sistema erabilgarria

Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketa oinarritutakoa. Ubunturen gauza onak bere filosofiatik hasten dira. Bere filosofiaren arabera Softwarea jaitsi, exekutatu, kopiatu, banatu, elkarbanatu, aldatu eta hobetzeko aukera izan behar du edozein eratan eta ezer ordaindu gabe. Era berean, softwarea bakoitzak bere hizkuntza erabiltzeko aukera izan beharko du. Filosofia honek euskararen erabilera posible egiteaz gain, softwarearen itzulpenak egiteko tresnak eta baliabideak jartzen ditu; honela Ubuntu osoa eta programa gehienak euskarara lokalizatuak daude komunitateak egindako lanari esker. Praktikotasunari begira Ubuntuk gauzak asko errazten ditu. Instalaturik dakartzan programak, normalean pertsona arrunt batek bere egunerokotasunean erabiliko dituenak dira, Firefox nabigatzailea, Open Office ofimatika paketea, Pidgin berehalako mezularitza tresna, GIMP irudi editorea, bideo eta audio erreproduzigail...